XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ADIO ERRELIJIONIA?

Egunko egunian hanitch jenteren ezpañetan ardura arraerabilirik den komersa, hau da: Akabi da errelijionia; ezta gehiago errelijione beharrik.

Dugun ikhous zer oundatz dien elhe hoiek.

Lehenik : akabi othe da errelijionia ?

Badutu hemeretzu ehun ourthe lehen aldikoz elhe horren erraitiak.

Jesus Jinko semiaren khorpitza doi-doia ehortzirik zen eta haren etsaiak joan ziren Pilatusi erraitera: Jaona ohartu gutuzu jente inganazale horrek bizi zelarik erran diala:

Hirour egunen burian arraphiztuko niz.

Manha ezazu arren, horren thoumba soldadoez begiraturik izan dadin, beldurrez eta besteñiz haren dizipuliak jin ditian khorpitzaren hartzera, gero erraiteko populiari : Hiletarik arraphiztu da.

Pilatusek soldado hoberenetarik igorri zutian saldo bat Jesusen khorpitzaren begiratzera, hiriko kachetaren markak ezari thoumba harrian, eta, gisa horrez, Jesusen arraphiztiari eman zeitzon borogantcha edo jakilegoa hanitch segurragoak deusere egin ezpalu beno.

Etzen hullanik ere akabi errelijionia lehen iseiu hortan.

Lehen mentian, kargulant handi batek izkiribatzen zeron Trajan emperadore persekutazaliari: Dembora llaburretan barnen eztuzu khiristien herecharik ere baratuko eta eztukezu ihour ere ohart alegiako Jinko khurutzefikatiaz.

Hirour mente berantago, Julien apostatak ez zian dudarik errelijionaren galeraztiaz.

Katolikoer beren elizak khenturik, eliza haietan egin erazten zutian Jinko faltsien adoratzeko paganoen artian usatu zeremoniak.